FORGOT YOUR DETAILS?

Txakurrekin Lagunduriko Terapia

Zer da terapia?

Tratamendu terapeutiko baten modalitate bada da. Bertan ezaugarri berezi batzuk dituen zakurrak prozesuaren parte integral bat osatzen du. Aipaturiko tratamendua medikuntzako espezialista batek zuzentzen du, aurrez helburu batzuk ezarriz. Txakurraren teknikoak berriz, ezarritako helburuak betetzeko jarduera batzuk ezarriko ditu, beti ere modu ludikoan, bai erabiltzailearentzat eta baita zakurrarentzat ere. Terapiaz hitz egiten denean, beti amaierako ebaluazio bat egongo da.

Nori dago zuzendua?

Gaur egun, zakurrekin terapiak errealitate bat dira; bai eguneko zentruetan, geriatrikoetan, eskoletan, logopediatan, fisioterapia orokorrean, berariazko fisioterapian, psikologian, genero biolentziaren aurkako terapiatan eta baita epaitegi eta kartzeletan ere.

Zein onura eragiten du?

Zakur terapiak komunikazio ez berbaleko mekanismoak martxan jartzea lortzen du erabiltzailearen irudimena eta pertzepzio sentsoriala aktibatzen lagunduz. Txakurrak ferekatzeak presio arteriala jaisten du; erabiltzailearen motibazioa pizten da, inguru hurbileko atentzioa handitzen da, interakzio soziala eta osasun arloko profesionalaren eta erabiltzailearen komunikazioa ahalbideratuz. Terapia honek funtzionamendu fisikoa, soziala, emozionala, kognitiboa eta hezitzailea hobetzen du.

Zalantzarik izango bazenu, deitu lasai, eta guk gure aldetik zuri hobekien datorkizun erantzuna ematen saiatuko gara.

TOP