FORGOT YOUR DETAILS?

Kidecanek eskaintzen dituen zerbitzuak

Txakurrekin Lagunduriko Terapia

Kidecanek proiektu ezberdinetan parte hartzen du, adibidez: Oñatiko, Urretxu, Antzuola etaElgetako eguneko zentroetan, eta Donostiako eta Gasteizko osasun egoitza ezberdinetan.

Zentro bakoitzean maila kognitibo ezberdinak dituzten lan-taldeak osatzen ditugu eta Arrasateko Aita Mennin, unitate desberdineko lau talderekin lanean diardugu. Horretaz gain, presoekin ere terapia ezberdinak aurrera eramaten ditugu aurretik aipatutako ospitalean. p>

Talde bakoitzaren ezaugarriak ikusita eta zentru bakoitzeko psikologoek eta psikiatrek aurrez ezarritako helburuak kontuan izanik, betebeharra hoberen beteko duten txakurrak aukeratzen ditugu aipaturiko helburuak betetzeko asmoz.


Gehiago ikusi...

Txakurrekin Lagunduriko Ekintzak

Eskolaz kanpoko ekintza bezala Oñatiko Urgain eskolan "Txakurrekin Lagunduriko Ekintzak" tailerra martxan jarri dugu. Bertan, 2-11 urte bitarteko umeekin esperientzia ezberdinak lantzen ditugu.

Taldearen adina eta ezaugarriak kontutan hartuta, egokiak diren txakurrekin eskolara joaten gara eta emozio ezberdinak lantzen ditugu, hala nola, lotsa, beldurra, sozializazioa, autoestimua, bestearekiko errespetua, animaliarekiko eta naturarekiko errespetua... beti ere, modu ludikoan eta txakurra protagonista izanik.

Kidecan gure zentruan, taldeka zein bakarka egiten dugu lan.


Gehiago ikusi...

Heziketa eta Trebakuntza

Kidecanen heziketa goiztiarrean sinisten dugu; txakurkumea etxera iristen den unetik edo are gehiago, etxera iritsi aurretik.

Txakurrak jarrera desegokiren bat adierazten badu, bere jabearekin harremanetan jartzen gara, kasua gertutik behatzeko eta diagnostikoa egiteko. Behin arazoa atzemanda, egokia zaion terapia jarriko dugu martxan, beti ere modu positiboan lan eginez. p>

Oinarrizko heziketaz gain, Kidecanen terapiako txakurrak hezten ditugu eta baita aistentziarako txakurrak ere.


Gehiago ikusi...

TOP