FORGOT YOUR DETAILS?

Txakurrekin Lagunduriko Terapia

Txakurrekin Lagunduriko Ekintzak eta Txakurrekin Lagunduriko Terapiaren arteko desberdintasuna honakoa da: lehenengoarekin ez dago osasun arloko aditu baten beharra ekintza burutzen ari den bitartean. Ekintza hauek eskoletan ludoteketan, partikularren etxeetan eta beste hainbat tokitan egiten dira.

Txakurrekin Lagunduriko Ekintzak eragiten dituen onurak esparru ezberdinetan

- Enpatia, konfiantza eta indarra bultzatzen du.

- Ahalmen kognitiboa hobetzen du.

- Autoestima indartzen du.

- Jokuaren eta bapatekotasunaren bultzatzailea.

- Maskotak dituzten umeek, haien animaliengana jotzen dute beste umeengana baino lehenago triste sentitzen diren momentuetan animaliak duten lasaigarri eta konpainia ahalmena dela eta.

- Animaliak umeengan ardura sortarazten dute.

- Harreman sozial eta afektiboetan agertzen diren zailtasunak murrizten ditu.

- Animaliak, nerabeak beraien emozioak helduei espresatzen laguntzen diete.

- Animaliak rol neutro bat hartzen du nerabe eta helduen artean, horregatik da hain zuzen, nerabeak erraz lortzen duela zakurraren lotura, honek ez baitu inoiz nerabea epaitzen.

- Emozioak kanpoaldera ateratzea ahalbideratzen dute.

- Ezezagunen arteko interakzioak bultzatzen ditu.

- Pertsonen arteko sozializazioa estimulatzen du, askotan ezezagunak, animaliari buruzko elkarrizketa lagunkoiak sortuz.

- Animalia elkarrizketa bultzatzailea da.

- Bakardadearen sentsazioa murrizten du.

- Giza konpainiaren falta konpentsatzen du.

- Bakartiak diren pertsona zaharrek, beraien zakurra beraien lagun bakarra dela adierazten dute eta erlazio hau sakonetik bizi dute, pertsona batekin arituko balira bezala.

- Medikatuak dauden erabiltzaileengan angustia sentsazioak murrizten dute espezializtenganako beharra ere murriztuz.

- Animalien presentzia hutsak pertsonak pizten ditu.

- Tokian tokiko pertsonen sozializazioa bermatzen da.

- Animaliek pertsonak bisitatzen dituztenean, besteekiko irekiago eta positiboago agertzen dira.¡.

- Estresa eta antsietatea murrizten dute, pertsonaren animoa hobetuz.

- Beste pertsonekiko komunikazioa hobetzen dute, oroitzapen ezberdinen errekuperazioa ahalbidetuz.

- Poztasuna eta aktibo aritzea ahalbideratzen dute, isolamendu eta tristura sentimenduak ekidituz.

- Erabiltzailearen autoestima hobetzen da, berriz ere gizartean beharrezkoak direla sentitzen baitute.

- Zakurrak ihes egiteko balbula bezala funtzionatzen dute, emozio negatiboak hobetzen lagunduz.

- Galduriko emozioak errekuperatzen laguntzen dute.

Bai kolektibo gisa, bakarka edo pertsonekin lana egiten baduzu, edota zeure burua aldatu edo landu nahi baduzu, deitu lasai eta pozik artatuko zaitugu.

TOP